Joan den martxoaren 28an Urretxuko Aparicio Auzoan kokatuak dauden eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen ordenantza onartu zen. Ordenantza honek beharrezko pausua adierazten du Alderdi Sozialistak aurkeztutako proiektua aurrera eramateko eta proiektu hau 2017ko aurrekontuetan onartu zen. Proiektu honek auzokoek iristarazi zizkiguten beharrak jasotzen ditu eta betetzeko 25.000 euroko partida ireki da.
Ordenantzaren bi puntu azpimarratu nahi ditugu:
- Eskaerak aurkezteko epea izango da GAOn argitaratutako hurrengo egunetik 2017ko azaroaren 30a arte. Eskaera guztiak aurkeztu ez ezik, hots, eskaera aurkeztu ezin izan dituzten auzotar-komunitateak izango balira, gainerako kreditua gehituko da datorren urterako aurrekontu-ekitaldian eta laguntza berriro eskatu ahal izango da 2018ko azaroaren 30a baino lehen.
- Laguntza hau Urretxuko Udalak emandako hobariekin bateragarria da eta beste administrazio publiko batzuen lortutako beste laguntza batzuekin ere bai.