Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

 
 

AURKEZPENA

Iñaki Arriola

Gipuzkoako sozialiston Idazkari Nagusi gisa ongi etorria egin nahi dizuet gure web orrira. Leiho honen bitartez, guk egiten duguna, bultzatzen ditugun ekimenak eta babesten ditugun politikak erakutsi nahi ditugu. Informazioa eman nahi dugu, zuengandik, herritarrengandik, hurbilago egon nahi dugu, eta, batez ere, zuen proposamenak eta, zergatik ez, kritikak ere entzun nahi ditugu. 

Web orri honetan ez dut promesik egin nahi, zuekiko konpromisoa hartu nahi dut. Sozialistok Gipuzkoarekin konprometitutako pertsonak gara. Arnasten dugun airea edo edaten dugun ura kutsatu gabe aberastasuna sor daitekeela frogatu nahi dugu. Enpresaburuei adorea eman eta ekonomia sustatzeko proposamenak egin daitezke; baina, aldi berean, langileen eskubideekin zorrotzak, lan-baldintza duinak eta kaltetuenekin elkartasuna defenda daiteke. Azken batean, guztiok lekua badugun lurralde bat, herri bat, eraiki daiteke, Gipuzkoa dinamikoa, modernoa eta aurreratua, inor bazterrean utzi gabe.

Alderdi sozialistak ehun urtetik gora ditu; Euskadin historia luzeena duen alderdia gara. Euskal Autonomia Erkidegoan Euskaldunak arro sentitzen gareneko Ongizate Estatuaren oinarrizko euskarriek, eta eskubide sozial eta zibilen aurrerapen guztiek (Osakidetza, Euskal Eskola Publikoa, Gizarte Zerbitzu Aurreratuak…) sozialisten nortasun-zigilua daramate.

PSE-EE beti oso garrantzitsua izan da gizarte justuago eta berdintasunezkoago bat eraikitzen, jende xumearen interesak defendatzen dituen alderdia garelako. Eta, gaur egun, hainbeste lan egin ondoren lortutako eskubideak Espainian PPren gobernua zapuzten eta Zerbitzu Publikoak zorrozki mozten ari denean, batetik, eta proposamen gauzaezinekin amildegira garamatzaten indar politiko populista berriak agertu direnean, bestetik, Alderdi Sozialista, gaur inoiz baino gehiago, itxaropenerako aukera da; aldaketa sinesgarri, europar, sozialki aurrerakoi eta arrisku gabeko baten bermea eskaintzen duen alderdia. Horregatik, Alderdi Sozialista gaur, atzo bezala, etorkizun oparoagoa, berdintasunezkoagoa eta justizia sozial handiagoan oinarrituta eraikitzeko tresna onena eta erabilgarriena da. Helburu hori lortzeko herritarren babes konprometitua eskatzen dugu eta eskatuko dugu.

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE