Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

 
 

BERRIAK

2016 URT 28

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUAK OPTIMIZATU EGITEN DITU DONOSTIA ASTIGARRAGAREKIN ETA HERNANIREKIN LOTZEN DUTEN LURRALDEBUSEKO LINEAK

Desde el próximo lunes 1 de febrero se refuerzan las líneas A1 y A2, aumentando recursos y frecuencias, con 17 viajes más diariamente, 8 sentido San Sebastián y 9 sentido Astigarraga-Hernani

Datorren astelehenetik aurrera –otsailak 1– indartu egingo dira A1 eta A2 lineak, baliabideak eta maiztasunak handituta; egunero 17 bidaia gehiago egingo dira, 8 Donostiarantz eta 9 Astigarraga eta Hernanirantz. 

Geldialdi gehiago egingo dira eta indartu egingo dira gehien erabiltzen diren ordu-tarteak, sagardotegi garaian eskaintzen den gaueko zerbitzu berriarekin batera emango den eskaintzaren barruan.

 Astelehenetik aurrera –2016ko otsailak 1– optimizatu egingo da Lurraldebusen zerbitzua Astigarraga eta Hernani Donostiarekin lotzen duten lineetan, udalerri horien arteko lotura hobetzearren.   Eskuragarri dituen giza baliabideekin eta bitarteko materialekin, Lurraldebusek berrantolatu egingo du Hernani, Astigarraga eta Donostia arteko zerbitzuaren eskaintza. 

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak adierazi duenez «lanean jarraitzen dugu Lurraldebusen zerbitzua hobetzeko eta bere baliabideak optimizatzeko. Aldaketa horiek asmo horren adibide dira, urtean milioi bat bidaiari baino gehiago dituzten bi linea indartzen baititugu, bidaia bakoitzean lau bidaiari baino gutxiago dituen beste linea baten baliabideak erabilita. Hori baita gure helburua, gure baliabideak erabiltzea benetan erabiltzen diren zerbitzu haietan, beraien maiztasunak handituz, eskaintzari kalterik egin gabe. Legealdiaren hasieratik, departamentu honen borondatea izan da Lurraldebuseko erabiltzailea aintzat hartzea, eta berari ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea». 

A2 linea (Hernani-Astigarraga-Donostia) indartu egingo da gehien erabiltzen diren ordu-tarteetan: 07:00-10:00, 13:30-15:00 eta 17:30-20:00. Horrela, 17 bidaia gehiago egingo dira: 8 Donostiarantz eta 9 Astigarraga eta Hernanirantz. 

Halaber, A2 linearen zerbitzua azkarragoa eta lehiakorragoa izate aldera, aldatu egiten da Donostiara sartzeko ibilbidea. Autobusa ez da joango Eustasio Amilibia kaletik, baizik eta ibaiaren ondotik joango da Okendo aldera. Bizkaia pasealekuan geldialdi bat egingo du Hizkuntza Eskola Ofizialaren parean, Antso Jakituna kaleko geldialdiaren ordez. 

A1 linean (Hernani-Astigarraga-Martutene-Donostia) aldaketa txiki bat egingo da Hernaniko ibilbidean, Zikuñagako biribilgunean geldialdi bat egin ahal izateko.   

Indartze horiek egin daitezke A3 linea kentzen delako; izan ere, 2015ean 26.491 bidaiari bakarrik izan zituen, A1 eta A2 lineek 521.980 eta 511.587 bidaiari izan zituztenean, hurrenez hurren. Horrela, kendu egiten da defizitarioa eta gutxi erabiltzen den zerbitzu bat –3,62 bidaiari izan zituen iaz bidaiako–, eta zerbitzua optimizatu egiten da, baliabideak eta maiztasunak handituta lotura hori hobetzeko. 

Eskaintza berria gaueko bi bidaiarekin osatzen da; hala, 2016ko urtarrilaren 25etik eta sagardo garaian, A1 lineak eskainiko ditu aipatutako bidaiak astelehenetik ostegunera, Astigarragako Udalak finantzatuta. Irteera ordutegiak: 23:30ean eta 00:30ean Martindegiko geralekutik, eta 00:00etan Donostiatik.     

Bestalde, txotx garaian,  A1 lineak (Hernani-Astigarraga-Martutene-Donostia) gaueko zerbitzua eskaintzen du ostiraletan eta larunbatetan urte osoan.    

DOKUMENTAZIOA

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE