Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

 
 

BERRIAK

2015 ABE 01

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUAK BESTE URRATS BAT EMAN DU PASAIALDEA ERABERRITZEKO, 1,7 MILIOI EUROKO JARDUERAK FINANTZATUZ

Hogeita hamar bat lanek hiri ehuna eta ehun sozial eta kulturala berrituko dituzte Pasaian, Errenterian eta Lezon Aldundiaren eta bertako udalen arteko erakunde arteko lankidetzari esker gauzatu da akordioa, zeinaren bidez Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lanen % 85 finantzatuko baitu. Gainerako % 15a udalek finantzatuko dute

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak diru laguntza zuzen bat eman die Pasaiako, Errenteriako eta Lezoko udalei, 859.097,76 eurokoa, 624.497,44 eurokoa eta 236.904,44 eurokoak hurrenez hurren, hartara Pasaialdeko hiri ehuna eta ehun sozial eta kulturala eraldatzeko inbertsioak zati batean finantzatzeko. Guztira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren partida 1,7 milioi euro dira, zeinek, udal horiekin lankidetzan, lanen % 85 estaltzen baitute.

 Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak esan duenez, "Pasaia edo Pasaialde osoa eraberritzeko egin dugun apustua neurri zehatzetan gauzatzen da, hartara herritarrek nabaritu ahal dezaten egunerokoan duten hobekuntza. 1,7 milioi euroak Pasaian, Lezon eta Errenterian hogeita hamar bat jarduera finantzatzeko dira, eta erakusten dute gure konpromisoa irmoa dela, hitzez eta egitatez. Hori dela eta, udalekin batera lan egin nahi izan dugu, aspalditik eskatzen zituzten jarduerak burutzeko". 

Diputatuak dioen bezala, "Bilduren gobernuak, joan den legealdian, Pasaia eraldatzeko partida hau gauzatu gabe utzi zuen. Guk hiru aukera politiko desberdineko hiru udalekin hitz egin dugu. Laguntzak jarri ditugu haien eskuera, eta herritarrek emandako mandatua betetzen ari gara: hitz egin, partekatu eta arazoak ebatzi". 

Pasaiako, Errenteriako eta Lezoko udalak izango dira 1,7 milioi euroko partida honen onuradunak, eta horrek hiri ehunean eta ehun sozial eta kulturalean hobekuntza nabarmena ekarriko du. Besteak beste, Pasaian Jaizkibelen ura hornitzeko hoditeria konponduko da, Urrestazu kalea hiritartuko da, Luzuriaga kalea zolatuko da eta Andonaegiko kirol pistak egokituko dira, besteak beste. Errenterian Bidasoa kalea berriz hiritartzeko obrak finantzatzen dira, Alfonso XI kalea berriz hiritartu eta egokituko da eta Torrekua ekintzaileentzako gunearen barruko aldea zaharberrituko da, besteak beste. Lezori dagokionez, Goiko Plazako pilotalekuaren hormak berrituko dira eta Andreone liburutegiko estalkia konponduko da, besteak beste. Garmendiak esan duenez, "honek erakusten du eraberritze integralarekin kezkatzen garela, hirikoa bai, baina ongizatea, bizi kalitatea eta ekintzailetasuna sustatuz ere bai".

 Diru laguntza hauek 1.720.499,64 euro izango dira, eta gaur goizean onartu ditu Diputatuen Kontseiluak. Legealdi honetan Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak duen helburu estrategiko bati indarra emango dio, hori baita Pasaialdeko eraldatze integrala.

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE