Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

 
 

BERRIAK

2017 OTS 14

MARISOL GARMENDIA, GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZAKO BURU BERRIA

Gaur asteartea, otsailaren 14a, egin da Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren 2017ko lehen Batzar Orokorra eta, bertan, lehendakaritza aldatu da, zeina bere gain hartu baitu Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Marisol Garmendiak.
Marisol Garmendia

Marisol Garmendia

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren lehendakari eta lehendakariorde karguak aldatu egiten dira txandaka Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkarietako baten eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkarietako baten artean, Gipuzkoako Garrioaren Lurralde Agintaritzaren estatutuen arabera, haietako bakoitzak % 45eko partaidetza baitauka.  Azken bi urtetan Eusko Jaurlaritzaren esku egon da lehendakaritza eta Garraio sailburuorde Antonio Aiz jauna izan da lehendakari, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendia andrea, berriz, lehendakariorde. Gaurtik aurrera, zeregin horiek trukatu egingo dituzte; hala, Garmendia andrea lehendakari izango da eta Aiz jauna, berriz, lehendakariorde. Era berean, eta kontuan izanik Eusko Jaurlaritzan izan diren aldaketak, haren ordezkari berriek beraien karguen jabe egin dira.

Hortaz, Marisol Garmendia sozialista izendatu dute gaur Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren buru berri Donostian egin den Ohiko Batzar Nagusian. Garmendiak hau adierazi du: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan aspalditik lanean ari gara Gipuzkoako bidaiarien beharrak asetzeko, modu eraginkorrean eta jasangarrian, eta bide hori indartzen jarraitu nahi dugu. Gure helburu nagusietako bat izango da Mugi txartela eta Gipuzkoak duen tarifa bateratuko sistema eta deskontu mailakatuen eredua bultzatzea. Gure borondatea da Gipuzkoako garraio sarea garraio sistema jasangarria bihurtzea eta herritarren egungo eskaerari erantzutea.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren xedea da Gipuzkoako lurralde osoa integratzea garraio jasangarriaren sistema baten bidez, eta Gipuzkoako bidaiarien garraio zerbitzua hobetzen ahalegintzea, bitarteko desberdinak eta enpresa eragileak koordinatuta.

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE