Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

 
 

BERRIAK

2016 OTS 18

LURRALDEBUS GUNERAKO EUSKARRI TEKNOLOGIKOA ONARTU DA

Lurraldebuseko bezeroei arreta emateko zerbitzu berria martxan jartzeko behar diren eragiketa eredua eta azpiegitura teknologikoa onartu ditu Diputatuen Kontseiluak.

Lurraldebus Guneak lehen urrats ofiziala egin du zerbitzua abian jartzeko. Horrela, bezeroentzako arreta zentro berria prest egongo da 2016. urtean, eta zerbitzu berri hori martxan jartzeko behar diren eragiketa eredua eta azpiegitura teknologikoa onartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan.   

Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak adierazi duenez, “zerbitzu berria abian jartzeko oinarriak finkatzen ari gara, gure erabiltzaileen arazoak eta zalantzak konpontzeko, Lurraldebus zerbitzuaren erabilera errazteko, eta gure bezeroen beharrei erantzuna emateko". Diputatuak azpimarratu duenaren arabera “Mugikortasuneko Departamentuak ahalik eta zerbitzu onena eman nahi die Lurraldebuseko bezeroei, eta gaurko hau beste urrats bat da Gipuzkoako garraio publiko zerbitzuak hobetzeko bidean, guretzat herritarra aurrena dela bermatzen jarraitu nahi baitugu”. 

Lurraldebus Gunea sortzeko lehen urrats hori egiteari begira, euskarria eman behar zaie Gipuzkoako errepide bidezko herriarteko garraio publikoaren erabiltzaileen arreta zerbitzuei eta, beraz, ezinbestekotzat jotzen diren operazio eta azpiegitura teknologikoari lotutako beharrak asetzeko kontratua onartu behar da. 

Prozesu honek legeak ezarritako bidea egingo du orain eta, behar den euskarri teknologikoa sortu ondoren, Lurraldebus Gunea martxan jarriko da 2016. urtean. Bezeroentzako arreta zerbitzu hau telefonoz eta informatika bidez eskainiko da, baina ez du presentziazko gunerik izango. Lurraldebus Gunearen helburua da Lurraldebuseko erabiltzaileari eman beharreko arreta zentralizatzea, orain arte hainbat euskarritan sakabanatuta egon baita; beraz, zerbitzu berri honekin bezeroarentzako arreta zentralizatu eta Lurraldebuseko erabilera erraztu nahi da.

 

 

 

DOCUMENTACIÓN

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE