Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

 
 

BERRIAK

2016 OTS 03

GIPUZKOAKO ALDUNDIAK AZPEITIKO UDALARI ESKATU DIO GERALEKU BERRIAK JARTZEKO BEIZAMA-AZPEITIA LINEAN

Marisol Garmendiak gidatzen duen Mugikortasun Departamentuak Urrestillako auzo askok egindako eskaerari erantzuteko asmoz egin du eskaera Asko izan direnez ibilbideko hiru puntutan geralekuak egiteko eskaerak, Azpeitiko Udalari jar ditzala eskatzen zaio, hartara zerbitzua lege estaldurarekin emateko

Mugikortasun Departamentuak eskaera asko jaso ditu Beizama eta Azpeitia batzen dituen linean geraleku gehiago jartzeko. Zehazki, Nuarbe eta Urrestilla arteko zatian. Alabaina, errepidean ez dago leku egokirik horretarako. UK04 linea horretan, sei geraleku egiten dira norako bakoitzean (Santa Ageda eta Santutxurainoko luzapenak sartu gabe), baina Urrestillako auzoen ustez ez da nahikoa, geralekura joateko espaloirik gabeko errepide batean barrena joan behar baitute, horrek duen arriskuarekin.    

Gipuzkoako Foru Aldundia da Lurraldebusen lineetan geraleku berriak ezartzeko eskumenduna, baina erabaki hori dagokion udalarekin adostuta hartzen du. Izan ere, azken horrek du geraleku puntuak egokiak izateko eta haien artapenaren ardura. 

Beizamako udalerria eta Nuarbe eta Urrestilla azpeitiar auzoak landa eremuak dira, eta herritarrak oso barreiatuak dituzte. Gainera, urrun daude komunikazio bide nagusietatik. Linea hori eskualde linea bat da, eta Beizamako auzoak eskualdeko buru den Azpeitiarekin lotzen ditu. Orobat, aukera ematen dio auzoko jendeari udalerriko erdigunera joateko, han baitaude oinarrizko zerbitzuak. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko Udalari eskatzen dio geraleku horiek jartzeko, hartara Lurraldebusek zerbitzua eman dezan eta bidaiarien segurtasuna berma dezan. 

Ikasleak ere kontuan hartu behar dira: eskolako haurrak, zeinak ez baitute eskola garraiorik, dela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jarria edo gurasoek ordaindua; eta batxilergoko ikasleak, zeinak adinagatik ez baitute garraio zerbitzurik edo ibilgailu pribaturik.   

Beraz, zonaldean auzoak barreiaturik bizi direnez eta garraio publikoaren erabiltzaile nagusiak adinekoak eta ikasleak direnez, linea horretan puntu gehiago jarri beharko lirateke. Alabaina, horretarako, beharrezkoa da Azpeitiko Udalak geralekuak egokitzea, hartara erabiltzaileen segurtasuna, bertaratzen direnean edo autobusetik jaisten direnean, eta errepideko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak auzoen eskariak aztertu beharko lituzke autobus geralekuak egokitzeko.

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE