Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

 
 

BERRIAK

2016 AZA 08

INGURUMEN DEPARTAMENTUAK KLIMA ALDAKETARI AURRE EGITEKO PROGRAMA JARRIKO DU MARTXAN, 661.000 EURO BIDERATUZ

Departamentuaren aurtengo aurrekontua % 10,53 igo da José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko diputatua, departamentuko aurrekontuak aurkeztu ditu Batzar Nagusietan.

Aurrekontua % 10,53 igo da. Izan ere, 21,5 milioitik 23,7 milioira pasa da. Ingurumen arloan % 6 igo da eta Obra Hidraulikoen arloan, berriz, % 3. Ingurumenak 14,9 milioi izango ditu, hau da, % 63, eta Obra Hidraulikoak, berriz, 7,6 milioi, hau da, % 32.

Asensiok azaldu du hazkunde horrek behar bati erantzuten diola: ingurumenaren arloko erronkei heldu behar zaie, eta lurraldearen jasangarritasunerantz aurrerapausoak eman behar ditugu, klima aldaketari buruz Parisen egin zen gailurrean ezarritako helburuak betetzeko. Departamentuak programa berri bat sortu du klima aldaketari aurre egiteko, eta horretarako 661.000 milioi euro bideratu ditu. Programa berri horren helburua da klima aldaketari aurre egiteko Gipuzkoako lurralde estrategia garatzea. Estrategia horretan funtsezkoak izango dira gainerako maila instituzionaletan egingo diren ekintzak eta planak.

“Programa honekin elkartasun eta lankidetza mezu bat ere bidali nahi dugu, herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu. Izan ere, munduko txoko guztietatik ekin behar diogu berotze globalaren kontrako borrokari, eta, Parisen esan zen bezala, 2ºC ez gainditzearen helburuari. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa erabatekoa da”, adierazi du Asensiok.

Programaren helburuak honakoak dira: karbono gutxiko eredu energetikoaren aldeko apustua egitea; isurketarik gabeko garraioa sustatzea; lurraldearen, ingurunearen eta lehen sektorearen eraginkortasuna areagotzea eta emisioak gutxitzea; hiri hondakinen sorrera gutxitzea eta tratamendurik gabeko zero isurketa lortzea; arriskuei aurrea hartzea; berrikuntza, hobekuntza eta ezagutza transferentzia sustatzea; eta administrazio publiko erantzule eta eredugarria izatea aldaketa klimatikoari dagokionez. Horretarako, Departamentuak behatoki bat eta lurralde mahai bat eratuko ditu, aldaketa klimatikoari aurre egiteko.

Asensiok azaldu du egungo aurrekontuetatik desagertu egin direla 7/2008 Foru Arauan jasotako urte anitzekoak, hondakinen kudeaketari zegozkionak, eta oraindik 78 milioi zeudela gauzatzeke. Izan ere, azpiegitura berriak, epe laburrera eraikiko direnak, zeharka kudeatuko dira, eta ez zuzenean, lehen aurreikusita zegoen bezala; horregatik, Gipuzkoako Ingurumen Gunearen diseinua, finantzazioa, eraikuntza, operazioa eta mantenimendua kanon bidez ordainduko da. Behin betiko eredu ekonomiko berria Batzar Nagusietan 2017an eztabaidatu eta onartuko den Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integral berrian definituko da.

Aurrekontu honekin Departamentuak 2015-2019 Kudeaketa Plangintzaren 5 helburu estrategikoak bete nahi ditu. Hau da, behin betiko konpontzea hondakinen kudeaketaren arazoa, iraunkortasun ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumenekoaren irizpideen bitartez; ura hornitzeko sistemen bermeak indartzea eta hondakin-uren saneamendua osatzea; lankidetza organo baten sorrera birziklapenaren eta berrerabilpenaren inguruan; iraunkortasuna Gipuzkoaren nortasun-ezaugarri bihurtzea, eta helburu horretan lurraldeko herritar, erakunde, egitura ekonomiko eta sozial guztiak sartzea; eta Gipuzkoako hondartzak integralki kudeatzea.

Hori dela eta, Ingurumen Zuzendaritzak bost programa ditu:  ingurumena, hondakinak eta hondartzak, iraunkortasuna, degradatutako esparruak, energia iraunkorra  eta klima aldaketa.

Obra Hidraulikoei dagokienez, bi programa ditu: azpiegitura hidraulikoak, 5,5 milioirekin, eta uraren baliabideak eta kalitatea, 1,7 milioirekin. Helburua da ura hornitzeko sistemen bermeak indartzea eta hondakin uren saneamendua osatzea. 

DOCUMENTACIÓN

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE