Gipuzkoako Alderdi Sozialista Gipuzkoako alderdi politikorik zaharrena da. Berdintasun sozialaren, askatasunaren eta konpromisoaren aldeko borrokagatik nabarmendu gara beti.
Gure uste demokratiko sendoengatik eta gizarte bidezkoagoa eraikitzeko egiten dugun lanagatik, erreferentzia-puntu garrantzitsua bihurtu gara egungo agertoki politikoan.
Gure alkate eta zinegotzien eguneroko jardunak, proposatzen ditugun irtenbideek eta askatasunaren aldeko borrokak gure ibilbidea bermatzen dute.