Azken asteotako elkarlanak fruitua eman du, eta EAJ-PNVk eta PSE-EEk Gipuzkoako Aldundian koalizioan gobernatzeko aurreakordio programatikoa ixtea lortu dute.
Akordioak zazpi ardatz izango ditu: politika fiskal eta finantzieroa; hondakinen kudeaketa; politika soziala; ekonomiaren suspertzea eta enplegua; mugikortasuneko azpiegiturak; gobernu ona; eta kultura eta euskara.
Bi alderdiek lortutako aurreakordioaren balorazio positiboa egin dute, ziur daudelako Gipuzkoari behar duen egonkortasuna eta bultzada emango diola.
Akordioa datorren hilaren 24ean aurkeztuko dute bi alderdiek.