Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

 
 

BERRIAK

2015 ABE 28

LURRALDEBUSEK DOAKO WIFIAREN ESPERIENTZIA AITZINDARI BAT JARRI DU ABIAN

Une honetan, 20 bat autobusek dute zerbitzu hori bidaiarientzat, guztiek Urola Erdiko zerbitzuetan 2016an zerbitzu hau Lurraldebuseko flota guztira zabalduko da

Lurraldebusek bidaiarientzako zerbitzuak etengabe hobetzen joateko helburua du, eta, ahalegin horretan, doako wifia jartzeko ahaleginean ari da autobus flota osoan. Une honetan, esperientzia aitzindari bat egiten ari da 20 bat autobusetan, Urola Erdiko lineetan, eta asmoa da zerbitzu hori flota guztian jartzea 2016. urtean.

 

Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak esan duenez, "proba aitzindari hau abiarazi dugu Urola Erdiko lineetako autobusetan doako wifia jartzeko eta, hartara, erabiltzaileek zerbitzu hori erabili ahal izango dute beren euskarri mugikorretatik. Horretarako, autobusean bertan emango zaio pasahitza. Mugikortasuneko Departamentuaren asmoa da pixkanaka arreta eta informazio zerbitzuak hobetzen joatea gure erabiltzaileen mesederako, eta hau urrats bat baino ez bide horretan".

 

Banda zabalera datuak jaisteko mugatua izango da legeari jarraikiz, baina nahikoa izango da posta elektronikora sartzeko, sare sozialetara eta abarretara. Hauek dira esperientzia aitzindariak hartuko dituen lineak:

 

  • UK 1 Azkoitia - Donostia
  • UK 2 Azkoitia - Tolosa
  • UK 3 Azkoitia - Zarauz
  • UK 4 Beizama - Azpeitia
  • UK 5 Zestoa - Ermua
  • UK 6 Zumaya – Zumárraga

 

Sarrera zabalik egongo da erabiltzaile guztientzat, eta autobusaren sarera konektatzeko, LURRALDEBUS_GUIP_nrobus identifikazioa erabili beharko da.

 

DOCUMENTACIÓN

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE