Udal-talde Sozialistak Urretxuko jubilatuen eraikinean hobekuntzen proiektuagatik nahikotzat jo du. Proiektu honetan gimnasioko gunea egokituko da eta bainua berrituko da eskuragarritasuna bermatzeko. Helburua Zahar- Etxeko erabiltzaileek bainua era autonomoan erabili ahal dezatela da, batik bat higikortasun txikia dauzkaten pertsonek.
Komunikatu batean, Urretxuko PSE-EEk azaldu du instalazio honen hobekuntzak erabiltzaileen erreibindikazioetako bat zirela eta “gure konpromisoetako bat” zela.
Gure lehentasunetako bat espazioak egokitzea eta hobetzea da nagusiek kudeatuta baitaude eta ekintza ugari antolatzen baitituzte urtean zehar. Horrela, lan handia egiten ari dira zahartze aktiboa deitutakoaren alde.
Udal-talde sozialistak zuzeneko komunikazioa izan zuen eskariak eraman zizkieten erabiltzaileekin. Zahar-Exeak zituen gabeziak iristea eragin ziguten.
Urretxuko PSE-EEk babestu zuen proiektua onartu zen, udal- gobernuarekin negoziatu ondoren, eta bi fasez osatuta dago 22.000 euroko aurrekontu batekin.
Lehenengo fasea jadanik exekutatzen ari da eta bainuaren egokitzearen barne sartzen du. Obra datorren astean bukatuko da.
Proiektuaren bigarren fasea gimnasia eta beste jarduera mota batzuk egiten dituzten lekua egokitzea izango da, armairuak eta beste egitura batzuk sartuz.
Azkenik, PSE-EEk ziurtatu du proiektu hau babestu dutela Zahar- Etxeko erabiltzaileen egonaldia erosoagoa egiteko baita kalitate handiagoa eta hobea ekaintzeko ere, eta are gehiago, bainurako osasun eta irisgarritasun baldintzak betetzeko eta bainurako oztopoak kentzeko.