Urretxuko PSE-EEk hurrengo asteetan garatuko duen prozesu parte-hartzaile irekia eta zuzena irekitzen duela iragarri du. Sozialistek prozesu hau erabiliko dute udaleko aurrekontuaren proiektuan aurkeztuko dituzten proposamenak lantzerako.
Proposamen hauek itun hiritarra izatea nahi dute eta sozialistek babestuko dituzte herriko kontuak lantzeko. Horretarako, herriko elkarte ezberdinekin kontaktuak hasi dira beraien proposamenak, eskaerak eta beharrak entzuteko.
Herritarrek beraien proposamenak aurkeztu ahal dizkigute psezumarragaurretxu@gmail.com e-mailen bidez, Herriko Etxeko buzoian (Bidezar-17) utziz, sare sozialen bidez: Twiterren (@psezumarraga) eta Facebooken (Socialistas de Zumarraga-Urretxu), edo Urretxuko PSE-EEko bi zinegotziei joanez.