Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE PASAIA

PSE-EE PASAIA

 
 

BERRIAK

2015 IRA 09

GALEON SAN JUAN

Producto Producto Producto Producto
 
DONOSTIA 2016 europar hiriburutzaren baitan, Kanadako gobernuaren laguntza zientifikoarekin, eta DSS2016 Fundazioaren eta beste hainbat herri-administrazioren laguntzarekin, Albaola elkartea 2013an San Juan galeoiaren erreplika eraikitzen hasi zen. Galeoi hura Pasaian eraiki zen eta XVI. mendean Red Bay-ko uretan hondoratu zen, Labraror penintsulan (Kanada). 
 
Gure udalerriko Ondartxo ontziola zaharrean gauzatzen ari den lan garrantzitsu eta handi hau kultur proiektu inportantea da, eta proiektu horren bidez, gure udalerriak ontzigintzan izan duen tradizioa, prestigioa eta protagonismoa berreskuratu eta balioesten da.  
 
Era berean, proiektu honen garapenak Pasaia erdigunean jarri du kultur mapan, ez bakarrik gure lurraldean, baita nazio mailan eta nazioarte mailan ere; eta horren ondorioz, gure udalerria interes turistikoko leku gisa aitortua izan da, eta horrek bultzada ekonomiko handia eragin du. 
 
Horrekin batera, proiektu hau harremanetarako eredu berri bat ezartzen ari da, lan egiteko era berri bat,  gizarte-, kultura- eta ekonomia-eragileen arteko lankidetzan oinarritutakoa; eta lan egiteko modu horrek sinergiak eta harreman-, ezagutza- eta aukera-trukeak ezartzen ditu. 
 
Pasaian garatzen ari den San Juan galeoiaren erreplika eraikitzeko proiektuak kultura eta tradizioen berreskuratzea batzen ditu; udalerriko gizarte-, ekonomia- eta kultura-jardueraren dinamizatzaile nabarmena da, eta aktibo turistiko garrantzitsu bilakatu da.
 
Hori dela eta, udal honek proiektu hau mugarri garrantzitsu gisa aitortu du, Pasaiako badiaren eta Pasaiako udalerriaren beharrezko berroneratzearen bultzatzailea izango dena; eta publikoki adierazten du proiektuaren garapena bultzatzeko konpromisoa duela eta proiektua babestuko duela.Halaber, Udalak hitz ematen du, ahal duen neurrian, laguntza instituzionala emango duela, proiektua gauzatu dadin eta arrakasta izan dezan; eta proiektuaren sustatzaile den Albaola elkartearen esanetara jartzen da.
 
Pasaian, 2015eko irailaren 8an. En el contextode la Capitalidad Cultural Europea DONOSTIA 2016, y con el apoyo científico del Gobierno de Canadá, de la propia Fundación DSS2016 y diferentes administraciones públicas se inicia en 2013 por parte de la Asociación Albaola la construcción de la réplica del Galeón San Juan que, construido en Pasaia, se hundió en el siglo XVI en las aguas de Red Bay en la Península de Labrador (Canadá).
 
 
 
PSE-EE PASAIA PSE-EE