2015eko martxoaren 16an, Olaria saria erabakitzeko Epaimahaia bildu da Kepa Urzelai Goitia Alkate jauna buru dela. Epaimahaia osatu duten gainerako kideak hauek izan dira: Aitor Uribeetxeberria jauna, Bildu taldearen izenean, Arantza Arizmendi andrea Hamaika bat taldearen izenean, Oscar Valbuena jauna PSE-EE taldearen izenean, Oliver De Castro jauna ihaz saridunak izan ziren LEGAZPI MUSIKA BANDAren izenean eta herriko hiru elkarteetako ordezkariak: ILINTI ELKARTEA, MURU AZPI ELKARTEA ETA GARAGUNE-GOYENECHE FUNDAZIOA.
2015eko OLARIA saria jasotzeko proposatu diren hautagaiak honakoak izan dira:
1. MIGUEL ALTOLAGIRRE
2. ASIER IRIONDO
3. IKASTOLAKO JAIOTZA TALDEA
4. IRATZARRI (ASOCIACION AMAS DE CASA)
5. ALAITASUNA RONDAILA
6. SORGINTXULO
7. TELLERIARTEKO TXIRRINDULARI ELKARTEA
Segidan, botoak eman dira eta hau izan da emaitza:
1. MIGUEL ALTOLAGIRRE, boto 1
2. IKASTOLAKO JAIOTZA TALDEA 3 boto
3. IRATZARRI (ASOCIACION AMAS DE CASA) 2 boto
4. ALAITASUNA RONDAILA 3 boto
5. SORGINTXULO 4 boto
6. TELLERIARTEKO TXIRRINDULARI ELKARTEA 5 boto
Finalistak aukeratuta, jarraian bigarren bozketa egin da eta hauek dira emaitzak: TELLERIARTEKO TXIRRINDULARI ELKARTEA 7 boto eta SORGINTXULO 2 boto.
Azken bozketa honen emaitzak ikusirik, Epaimahaiburuak 2015eko OLARIA saria TELLERIARTEKO TXIRRINDULARI ELKARTEAri ematea erabaki du.