Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

BERRIAK

2015 OTS 20      OTSAIAKO OSOKO BILKURA

POBREZIA ENERGETIKOAREN AURKAKO ETA KONTSUMITZAILE AHULAK BABESTEAREN ALDEKO MOZIOA

 

 

 

Pobrezia energetikoa gaur egun pairatzen ari geran gizarte eta ekonomi krisi honen beste ondorio bat da. Pobrezia energetikoa, etxeetako premiazko energi gastuak ordaindu ezin duten, edota etxeko energi ordainagirira, ingresuen zati garrantzitsu bat zuzentzen duten familien egoera bezala definitzen da.

Ingurune Zientzietako Elkartea edo Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) deritzon elkarteak eginiko ikerketaren arabera, gaur egun, Espainia mailan, 7 miloi pertsona daude hile bukaeran argiaren ordainagiria ordaintzeko arazo handiak dituztenak, argiari lehentasuna eman edo oinarrizko gastuen artean zeintzuk diren garrantzitsuak edo zeintzuk ez erabaki behar dutenak, bizitza duin batekin lotutako gastuak.

Euskadi mailan, 2014 urtearen hasieran, 90.000 pertsona ziren energiaren gastuak ordaintzeko arazo larriak zituzten pertsonak. Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasunik ez duten herritarrak dira, Otsailak 27 an Eusko Legebiltzarrean eginiko eztabaidan ikusi zen bezala, edo geroago, Sailburu ezberdinei honen kontra ze neurri martxan jarri behar zuten galdetu zenean, eta galderak erantzun gabe gelditu zirenean.

Erantzun gabeko galdera hauek direla eta, Eusko Legebiltzarreko Talde Sozialistak, Eusko Jaurlaritzari premiatzen dio “Euskal autogobernu ariketaren barnean, eta Espainiako Gobernuak bere ardurak bere gain hartzen ez dituen bitartean, ordainagiriak ordaintzea ezin duten eta egoera hau frogatzen duten herritarrei, eta bereziki, energi eskaera handiago dagoen garaietan, ura, argia edo gasa moztea galerazten dituzten neurriak martxan jar dezatela”.

Egoera larri honetan, posizio ezberdinak daude; bestaldera begiratu, egoera araberako konponbide bat planteatu (Udaketxe batzuk eta erakunde batzuk egin duten bezala), edo egitura neurriak hartu, egoera lazgarri hauek konpontzen dituzten neurriak eta legegintzarekin konpondu daitezkeen egoerak. Energiaren horniketa oinarrizko eskubide bat kontsideratuz, kontsumitzaile ahulenak, bere diru sartzearen arabera eta ez merkatuaren arabera, salneurri sozialak edukitzeko aukera bermatzen duen legegintza, kontsumitzaile ahulenak babesten dituen legegintza, eta garrantzitsuena, energi mozketak egongo ez direla bermatzen duen legegintza.


Guzti honegatik, Legazpiko Talde Sozialistak honako mozio hau aurkezten du Osoko Bilkura honek onar dezan:


1. Udal honek, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Gizarte Erakundeekin eta dagozkien Gizarte eta Ekonomi Eragileekin batera, pobrezia energetikoarekin bukatzeko estrategia bat martxan jar dezala eskatzen dio.

2. Udal honek, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio, pobrezia energetikoaren kontra egiteko konpromisua har dezan, larrialdi fondo bat eratuz.

3. Udal honek, Eusko Jaurlaritzari, Otsailak 27-an Eusko Legebiltzarrean adostu eta onartutako akordioa betetzea eskatzen dio.

4. Udal honek, Espainiako Gobernuari, Diputatuen Kongresuan, berehala, pobrezia energetikoaren aurkako eta kontsumitzaile ahulenak babesten dituen Lege bat aurkeztea eta onartzea eskatzen dio.

PSE-EE LEGAZPI PSE-EE