Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

BERRIAK

2017 OTS 22      MOCIóN PRESENTADA POR EL PSE-EE(PSOE) PARA SU APROBACIóN EN EL PLENO

MOZIOA - MINBIZIARI AURRE HARTZEARI ETA HORREN GAINEAN SENTSIBILIZATZEARI BURUZ

 

Aurten ere, joan den otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatu zen mundu osoan. Egun hori osasun-arazo larri horren gainean herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin jaio zen. Aurtengo leloa hauxe izan da: «Elkarrekin lor dezakegu. Nik ere lor dezaket».

Munduan, urtero, minbiziaren 14 milioi kasu berri diagnostikatzen dira eta 2035ean kopuru hori 30 milioira iritsi daitekeela aurreikusi da. Espainian, Onkologia Medikoaren Espainiako Elkartearen (SEOM) arabera, 2015ean 247.000 kasu berri baino zerbait gehiago eman ziren eta asko dira horretan eragina duten faktoreak: arrazoi genetikoak, bizimodua, biztanleriaren zahartzea eta, besteen artean, baita diagnostikorako sistema hobeagoak ere. 2015ean diagnostikoen % 50, sexu biak aintzat hartuta, bost minbizi motakoak izan ziren: kolon eta ondestekoa (41.441 kasu), prostatakoa (33.370), biriketakoa (28.347), bularretakoa (27.747) eta puxikakoa (21.093).

Euskadin, diagnostiko goiztiarra eta tratamendu egokia eskaintzeko aukerek gaixotasuna zenbait kasutan kronikoa bihurtu badute ere, urtero 13.500 kasu berri atzematen dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak orain dela gutxi eskaini dituen datuen arabera, 2009 eta 2013 urteen artean Euskadin 67.409 minbizi-kasu diagnostikatu ziren, 40.312 gizonetan eta 27.097 emakumetan. Datuek diotenez, minbiziak eragin handiagoa du gizonetan eta 65 urte bete ondoren gora egiten dute minbizi-kasuek bai gizonetan baita emakumetan ere.

Azkeneko heriotza-datuek adierazten dutenez,  minbizia da lehen heriotza kausa Euskadin, hildako guztien % 30era iristen delarik. Gizonezkoen kasuan, portzentaje hori % 37,2ra igotzen da eta emakumetan % 24,3ra jaisten da; minbizia bigarren heriotza kausa da emakumeen artean.

2011-2015 bosturtekoari dagozkion heriotza-datuen arabera, 30.273 pertsona zendu ziren Euskadiko Autonomia Erkidegoan minbiziaren ondorioz.

Adituen arabera, informazioa eta heziketa oinarrizkoak dira minbiziari aurre egiteko eta tumore guztiak bizimodu osasungarriarekin prebenitzea ezinezkoa bada ere, horietako asko aurretiaz atzeman daitezke eta diziplina anitzeko lantaldeekin tratatu. Informazioa eta sentsibilizazioa garrantzizkoak dira baita alor honetan ere.

Horregatik, honako MOZIOA aurkezten da:

  1. Munduko Egun horren helburua, batik bat, sentsibilizatzea denez, gaixo dauden pertsonen eskura erreminta gehiago eta hobeagoak (laguntza psikologikoa) jar ditzala eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari, batez ere, haur-minbiziaren kasuan. Helburua bikoitza da: minbiziaren eragin emozionala, mentala eta fisikoa arintzea eta gaixoari eta haren familiei laguntza eskaintzea, diagnostikotik ospitalean nahiz etxean zainketa aringarri unibertsalak eskaintzeraino.
  2. Udalak honako konpromisoak hartzen ditu: batetik, Osasun Publikoko agente desberdinekin lan egitea bizimodu osasungarria sustatzeko estrategiak bilatzean eta, bestetik, bere erakundearen tokiko politikan ohitura osasungarriak bultzatzea.
  3. Udala prest dago, Legazpin eta Urola Garaia eskualdean minbizia duten gaixoekin eta haien familiekin lan egiten duten erakunde eta taldeekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko, horiek gauzatzen dituzten sentsibilizazio- eta laguntza-programa desberdinak garatzean. Goraipatzekoa da prebentzioaren eta gaixo onkologikoen tratamenduen kalitatea hobetzearen alde aspalditik egiten duten lana.
PSE-EE LEGAZPI PSE-EE