Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

BERRIAK

2016 URT 15

LEGAZPIKO PSE-EE TALDEAK EDUKIONTZIEN SISTEMAREN ALDE BOZKATZEA ESKATZEN DU

Legazpiko PSE-EE taldeak herri-galdeketaren alde agertu nahi du baina gaia sozialisten esku egon bazen dagoeneko kenduta genuen atez atekoa.

 

Legazpiko sozialistok beti egon gara herri honetako hondakinak biltzeko sistema berrikusteko prozesuan hitz egiteko eta negoziatzeko prest, herritarrek argi eta garbi adierazi izan digutelako ez dutela Atez Ateko sistema nahi, ezta aurreko legealdian Bildu taldeak inposatu zuen sistema mistoa ere.

Legazpin mobilizazio ugari antolatu izan dira, herri-galdeketa egin da eta, azkenean, joan den 2015eko maiatzeko udal hauteskundeen ondoren, koalizio abertzaleak Alkatetza galdu zuen, herritarrei kasu egin gabe gobernatu zuelako.

Sozialistok hondakinen kudeaketan “zentzu komuna” erabiltzearen alde agertu izan gara beti eta Legazpiko kaleetara edukiontziak itzultzea bultzatu dugu. Horregatik, datorren urtarrilaren 24an egingo den herri-galdeketan Legazpiko PSE-EE taldeak sistema mistoa kendu beharra defendatuko du eta edukiontzien bidezko sistemaren aldeko apustua egingo du hondakinak biltzeko sistema hoberena delakoan.

Horrezaz gain beti egon gara prest herritarrak birziklatu beharraz kontzientziatzeko baina, hori bai, inposiziorik gabe.

Benetan uste dugu “kontzientziazioa alde batetik, eta herritarren erosotasuna bestetik, giltzarriak direla Legazpin hondakinen gaikako bilketa handitzeko arrakasta lortzeko".

Sasietak abenduak 30ean prestatutako txosten teknikoaren araberan, gaur egungo sistema mistoa, “edukiontzi” sistema baino 63.993€ gehiago kostatzen zaigu Legazpin. Eta “atez ate” sistema oraindikan gehiago suposatuko liguke, 115.118€.

Beste aldetik, datu oso inportante bat hartu behar da kontutan. Lazkaotarrek azaroan edukiontzietara aldatu zuten jasotze sistema. Esan beharra dago azaro eta abenduko datu oso onak lortu dituzte: %76ko jasotze tasa. Hau da 2015. urteko mediatik gora (%75).

Hau dela eta, Legazpiko PSE-EE taldeak herri-galdeketan parte hartzeko deia egiten du eta herritarrei edukiontzien sistemaren aldeko botoa eman dezatela eskatzen die.

PSE-EE LEGAZPI PSE-EE