Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

BERRIAK

2016 MAR 31      BOZERAMAILE BATZORDEAK AHO BATEZ ONARTUTAKO ADIEREZPENA

EUROPAR GOBERNUAK TURKIAREKIN SINATURIKO AURREAKORDIOAREN KONTRAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

La Junta de Portavoces de los 4 partidos representados en el Ayuntamiento de Legazpi han firmado la siguiente declaración institucional en contra del preacuerdo UE-Turquia sobre la expulsión de los refugiados sirios y de otras nacionalidades.
Foto / Argazkia: Reuters

Foto / Argazkia: Reuters

 

 LEGAZPIKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA EUROPAR GOBERNUAK  TURKIAREKIN SINATURIKO AURREAKORDIOA DELA ETA

Orain dela hilabete batzuk Europar Batasunak, 120.000 errefuxiatu kokatzeko plan bat egin zuen. Gaur egun berriz, jakin badakigu Europan 300 pertsona soilik birkokatu direla -Espainiara 18, horietatik 3 Euskal Herrira-; aldiz gerratik ihesi datozen errefuxiatuen etorrerak ez du geldiunerik izan.

Gure ez usterako, joan den martxoaren 18an, estatu buruek eta Europar Batasuneko Gobernuak akordio oinarri bat lortu zuten, haren bidez programa bat abian jarri eta nazio horietan zehar Europar Batasunera heltzen diren migratzaile guztiak -babesa eskatzen duten pertsona siriar guztiak, nahiz beste zein nazionalitatetakoak- Turkiara deportatzeko. Horren ordainez, besteak beste, Europar Batasunak 6.000 milioi euro emango dizkio Turkiari.

Iheslariek bizi duten bidegabekeriak harridura, mina eta inpotentzia eragiten digu. Egoera horrek gure sinesmen etiko eta demokratiko sakonenak erasaten ditu. Europako proiektuari zentzua ematen dion humanismoaren muin berean sentitzen dugu.

Hau ez da «iheslarien krisialdi» hutsa, iheslariek jasaten duten egoera bidegabea baizik. Eta egoera bidegabe horixe da Europa astintzen duen baloreen krisialdiaren adierazlerik argiena. Europear Batasunaren eta europear Estatueko gobernuen balio-krisialdi sakona ere bada, balio instrumentalak pertsonen balioaren aurretik jarri baitituzte.

Euskal hiritarrek hasiera-hasieratik Europarekiko bokazio eta konpromiso garbiak izan ditu. Europako proiektuaren gainbehera irudikatzen duen krisialdi humanitario honetan, gure ahots kritikoa entzunarazteko beharra sentitzen dugu.

Europako proiektuaren identitatea, bideragarritasuna eta iraunkortasuna eratu zituzten jatorrizko balioak berreskuratzea da gure nahia. Sorrerako balio horiek, espiritu humanista eta Europako proiektuaren muinean kokatutako pertsonak dira, hain justu, egungo duineztasunari, lotsari eta elkartasun ezari aurre egiteko gure tresnak.

Berreskura ditzagun balio etikoak, politikoki integratutako Europaren proiektuaren zutoin ziren balio haiek. Har dezagun iheslarien krisiari erantzun azkarra, eraginkorra eta gizatiarra emateko konpromisoa.

Krisialdi honi ematen dion erantzunaren araberakoa izango da Europaren proiektu komuna etorkizunean. Pertsona jardunaren muinean kokatzen duten printzipioetan eta balioetan oinarritutako proiektu gisa, Europak duen ahalmena iheslariek jasaten duten bidegabekeriari irtenbide bat aurkitzeko gaitasunaren irudia izango da.

Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu Buruek akordioa lortu zuten Europar Batasunera Turkiatik barrena heltzen ziren migratzaile guztiak –baita Siriatik eta beste edozein herrialdetatik etorrita asiloa eskatu duten pertsonak ere– Turkiara deportatzeko programa abian jartzeko. Horren truke, Turkian jada finkatuta dauden beste hainbeste errefuxiatu Batasuneko Estatuek beste leku batera bidali beharko dituzte, estatu turkiarraren aldeko beste hainbat neurri ekonomiko eta politikoez gain.

Itun hori berretsiz gero, Europar Batasunak asiloaren inguruko nazioarteko zuzenbideari buruzko nazioarteko hitzarmenak urratuko lituzke. Eta gainera, Europar Batasuna desegiteko prozesuaren aurrean egongo ginateke. Ez dugu Europa hau onartzen, eta gure ustez Turkiarekin ezin da interes-akordio bat lortu errefuxiatuen eta migratzaileen eskubideak trukean erabiliz. Onartezina iruditzen zaigu.

Uste dugu, Bigarren Mundu Gerraz geroztik bizi izan dugun krisi larriena den honen aurrean, Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu Buruek akordio inmorala eta ez oso legezkoa  sinatu dutela. Izan ere, hedabideetatik bildutako informazioak baieztatuz gero, akordio hori asilo-eskubidearen eta giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmen askoren aurka doa.

Ondorioz, Legazpiko Udal Batzak zera adierazten du:

  1. Europear Batasunak eta Estatu kideek joan den martxoaren 18an Turkiarekin lortutako akordioan azaldu duten adore eta konpromiso eza jarrera salatzen eta arbuiatzen du, izan ere arrsku larrian jartzen bait du Europaren identitatea, Europak dituen balioen mailari eutsi beharko lioke eta horren arabera, Turkiara itzularaziko baitituzte Europar Batasunera heltzen diren migratzaile guztiak, are asiloa eskatzen duten siriarrak eta beste edozein nazionalitatetako pertsonak ere.
  2. Europar Batasunari eta estatu kideei, presazko erantzun humanitario bat emateko eskatzen die, pertsona errefuxiatuek bizi duten egoera larriari, nazioarteko asilo eskubidea eta giza eskubideak errespetatzea. Alde horretatik, hasteko, lortutako aurre akordioa erretiratzea Europar Batasunak giza eskubideei buruz sinaturiko nazioarteko hitzarmenak errespetatzen ez dituelako.
  3. Hasiera bateko planari heltzea eta Europar Batasuneko 28 estatu kideen artean errefuxiatuen asiloa bideratzen hastea eta behar bezalako ongietorria eta asiloa eman diezaieten. Nahitaezko araua baita, 1951ko Genevako Konbentzioan, Giza Eskubideen Adierazpenaren 14.artikuluan eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartaren 18.artikuluan.
  4. Berretsi nahi du Euskal Erakundeek beraiei dagokien ardura hartzeko prest daudela.
  5. Bere atxikimendua adierazten du gobernuz kanpoko erakundeen, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren eta giza eskubideen aldeko aktibisten eskaerarekin. Bertan, errefuxiatu andanak itzultzeko Europar Batasunak eta Turkiak lortutako akordioa salatu eta erretiratzeko eskatzen da.

 

  1. Bat egiten du Europa osoko erakunde sozial, sindikatu eta alderdi politiko askok sinatutako “Pasabide Segurua” adierazpenarekin. Eta horren ildotik, Europear batasunari eta Estatu kideei eskatzen diegu pasabide humanitarioak sortzeko agindu dezaten, eta pertsonen eta nazioarteko zein europear legediari errespetuan oinarrituz, pertsona horiei Europar Batasuneko 28 Estatu kideen artean behar bezalako ongietorria eta asiloa eman diezaieten.
  2. Adierazpen honen jakitun jartzea Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea, Diputatuen Kongresuko presidentea, Europako Parlamentuko presidentea eta Europar Batasuneko presidentea.

 

Legazpi, 2016ko martxoaren 31a

PSE-EE LEGAZPI PSE-EE