Nazio Batuen Batzar Nagusiak arazoaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta, egun hori kontuan hartuta, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko 2011ko Europako Hitzarmeneko oinarriekin, ‘Istanbuleko Hitzarmena’ delakoarekin; izan ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Europako lehenengo tresna juridiko loteslea da, baita giza eskubideen urraketa larri horren aurrean irismen handiena duen nazioarteko ituna ere.
Bertan, estatuen ardurapeko eremu guztiak jorratzen dira: indarkeria prebenitzea, gizartea sentsibilizatzea (batez ere gizonak eta haurrak), erakundeen arteko koordinazioa sustatzea, erasotzaileen aurkako ekintza judizialak hastea eta biktimekiko babesa, laguntza eta kalte-ordaina bermatzea, erabili daitezkeen bitartekoen bidez.
Istanbuleko Hitzarmena 2014ko abuztuan berretsi zuen Espainiako Estatuak, eta, hartara, arau guztiz loteslea bilakatu zen, erakunde zentral eta autonomikoetan zein tokiko erakundeetan. Hitzarmena funtsezko tresna dela uste dugu, eta emakumeen aurkako indarkeria errotik ezabatu ahal izateko esparru gisa baliagarria da.
Horiek horrela, Istanbuleko Hitzarmena ezartzen dela bermatzeko, Legazpiko Udalak konpromisoa hartzen du Hitzarmenean xedatutako neurrien kalitatezko estandarrak eta betearazpen-maila egiaztatzeko, baita gai horri loturiko nazioarteko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko beste arauetakoak ere.
Hona hemen neurri zehatz batzuk:
Bukatzeko Legazpiko Udalak bat egiten du azaroaren 25erako deituak izan diren mobilizazioekin eta jendarte osoari deia luzatzen dio parte har dezan.