Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

BERRIAK

2016 URT 28      PSE-EEK PLENOAN EGINDAKO ZENBAIT ESKARI

ARANTZAZU ETA ZALDU AUZOAK, HONDAKINEN JASOTZE SISTEMA ETA 2016. URTEKO EGUTEGIAK

Udal talde sozialistak ondorengo eskariak egin zituen urtarrilak 27ko plenoan, "Eskari eta galderak" atalean:

 

Hondakinen jasotze sistema

Urtarrilak 24ean egindako herri-kontsultak emaitza oso garbi bat eman du, edukiontzien sistema %70 babesa jaso zuen. Sozialistok uste dugu sistemaren aldaketa lehen bait lehen martxan jarri egin behar dela. Hau da, txintxilikarioak kentzea eta horrela 64.000€ko kosto bikoiztuak azkar murriztu ahal izango ditugu. Horrezaz gain, baita eskatzen dugu ere:

-          Edukiontzi grisaren ordutegiari buruz zenbait kexa jaso ditugu. Hori dela eta, 18:00tan baino lehenago irekitzea proposatzen dugu.

-          Sasietako kamioien rutak eta maiztasunak optimizatu.

-          Edukiontzi-irla gehiago herrian zehar.

 

Zaldu auzoa

Auzo honen zenbait bizilagun ondorengo gaiekin desadostasuna adierazi digute:

-          Beraien ustez kale garbiketa ez da behar bezala egiten.

-          Argikuntza publikoa eskasa da.

-          Edukiontzi-irla propio bat eskatzen dute frakzio guztiak gaika bildu ahal izateko, eta beraien etxebizitzatik gertu.

Zentzu horretan, sozialistok eskatzen dugu hiru gai hauek udal teknikoak aztertu ditzatela, eta ahal den neurrian eratzun bat eman egoera aldatzeko.

 

Arantzazu auzoa

-          Arantzazuko parkearen bankuak aldatu: gaur egunean jarrita daudenak zahartutak daude. Irisgarritasun aldetik ez daude egokitutak oso bajuak direlako. Eskeria: banku guztiak berritu "Mercería Núñez" eta "Sukalde" parean dagoen bankoaren eredua kontutan hartuz.

 

2016. urteko egutegia

-          Datorren 2017 urteko egutegia elebitan editatzea eskatzen dugu. Etxez etxe buzeaneatu diren 2016. urteko egutegiak euskera hutsean zegoen editatuta eta horren ingurun kexak jaso dira.

PSE-EE LEGAZPI PSE-EE