Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

BERRIAK

2015 AZA 19      PSE-EEK ETA EAJ-PNVK ARUKEZTUTAKO MOZIOA

2016AN EZ DA ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA IGOKO

 

Joan den irailaren 30eko Osoko Bilkuran onartu ziren Ordenantza Fiskaletan Ondasun Higiezinen gaineko zerga (“kontribuzioa” izenez ezagutzen duguna) % 1 igotzea aurreikusi zen. Osoko Bilkuran azaldu zenaren arabera, zerga hori kalkulatzean bi faktore hartzen dira kontuan: katastroko balioa alde batetik eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga bestetik. Horrela, katastroko balioa jaistea espero genuen eta, beraz, zerga horren ordainketa mantentzeko asmoarekin Ondasun Higiezinen gaineko zerga % 1 igotzea proposatu zen.

Azkenik, katastroko bataz besteko balioa ez da jaitsiko eta, ondorioz, ondasun bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoa izoztuta gera dadin ez da beharrezkoa Ondasun Higiezinen gaineko zergaren balioa igotzea.

Horregatik, PSE-EE eta EAJ-PNV udal taldeek alegazio-idatzi bat sartu dute udaletxean. Ordenantza fiskalei aurkeztu dieten alegazioan iraileko Osoko Bilkuran hartu zen erabakia aldatzea eta 2016an aplikatuko den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren balioa ez aldatzea proposatu dute. Horrela, alderdi biek etxebizitzen eta enpresen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ez igotzeko hartu zuten konpromisoa bete nahi dute.

Azaroan egingo den Osoko Bilkuran, jeltzaleen eta sozialisten aldeko botoekin proposamena aurrera aterako dela aurreikusten da.

 

Hobaria motor elektrikodun ibilgailuei, hibridoei edo gasa erretzen duen ibilgailuei

PSE-EE (PSOE)ko Udal Taldeak, Socialistas Vascos – Euskal Sozialistak, irailak 30ean Udal Batzarrak hasiera batean onartutako Ordenantza Fiskalen aldaketari honako alegazioak aurkezten dio, konkretuki “trazio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga”ri:

Honariaren kantitatea:

-              %60eko hobaria motor elektrikodun ibilgailuek.

-              %40eko hobaria baldintza hauetakoren bat betetzen duten ibilgailuek: Hibridoak edo gasa erretzen duen ibilgailuak.

(Gaur egungo hobariak %30 eta %25)

Hobaria aplikatzeko epea:

-              3. puntua / motor elektrikodun ibilgailuak: Hobari hau eskatu beharrekoa da, eta, onartuz gero, hurrengo zortzi ekitaldietan balioko du.

-              4. puntua / hibridoak eta gasa erretzen duen ibilgailuak: Hobari hau eskatu beharrekoa da, eta, onartuz gero, hurrengo zortzi ekitaldietan balioko du.

 

Aldaketa honen helburu nagusiena ibilgailu jasangarriak sustatzea da.

PSE-EE LEGAZPI PSE-EE