Maria Zambrano Taldeak eta Kalaka Komunikazio Parekideak Zumarragako Arcelor Mittaleko emakumeen borrokari buruzko dokumentala aurkeztu dute, Donostian, lehen aldiz. Zumarragako Udalak “Altzairuzko emakumeak” dokumentala bultzatu du, Arcelor Mittal Zumarragako langileen emazteek, amek eta bikoteek fabrika irekita mantetzeko jokatu duten papera ikusarazteko. Dokumentala ikusi ostean, solasaldia egon da dokumentaleko zuzendariekin, parte-hartzaileekin, Zumarragako udaleko ordezkariekin eta baita han bertan zeudenekin ere.