Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

DOKUMENTUAK

2015 MAI 09

UDAL HAUTESKUNDEETARAKO PROGRAMA 2015

 

Sozialistontzako Udalak egotearen arrazoia herritarrak dira. Horregatik, gure programa herrian bizi direnengan eta lan egiten dutenengan, eure ongizatean, bertako gazteen etorkizunean, garapen ekonomikoan eta enpleguan pentsatuta egina dago.

Oscar Valbuena alkategaiaren mezua:

" Erronka ugari dugu aurrean: gure ekonomia sustatzea eta lehengoratzea enplegua sortzearren; gizarte-zerbitzuei eustea eta hobetzea; Legazpin barrena irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea; auzoak birgaitzea; eta ingurumen-iraunkortasunaeren alde egitea.

Auzokoekin hitz egitea funtsezkoa izango da herri gisa ditugun helburuak lortzeko. Horretarako, Agenda 21eko bilera sektorialez gain, biltzar irekiak egingo ditut auzoz auzo, urtero udal-aurrekontu parte-hartzaileak egiteko.

Nire agintaldiak gardentasuna eta zehaztasuna izango du ezaugarri. Bat egin ezazu gure proiektuarekin."

 

EKONOMIA, INDUSTRIA, LANA eta MERKATARITZA

- Gaur egungo industria-ehuna suspertzeko eta lehengoratzeko enpresak erakartzea eta merkatu berriak eta sinergiak bilatzea.

- Industria-zonak sustatzea: Mendiaraz, Lekuona-Azkuenea eta Elbarrena.

- Zentro teknologiko bat sortzea.

- Enpresa txikietan eta ertainetan I+G eta berrikuntza sustatzea.

- Lantegi-eskola sortzea.

- Enpleguaren sorrerako hobariak ematea eta sustatzea.

- Ekintzaileen azokak antolatzea, haien jarduera ezagurazteko.

- Merkataritza-zonen identifikazio korporatiboa eta laguntza fiskala sustatzea.

- Erakusleiho digitala eta merkataritza elektronikoa sustatzea.

- Eskola-materiala erosteko laguntza-bonoa eta Gabonetako bonoa sustatzea.

 

GIZARTE ZERBITZUAK

- Etxez etxeko laguntza-zerbitzuak zabaltzea,

- Musika Eskolan hutsik geratuko diren lokaletan babespeko etxebizitza berriak sortzea.

- Errentaren araberako hobariak ematea udal-tasetan eta udal-zergetan, eta Gizarte Larrialdiko jarduerak hobetzea.

- Adineko pertsonei zuzendutako politikak eta jarduerak sendotzea.

- Psikomotrizitate-gela bat sortzea.

- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-politikak sustatzea.

 

INGURUMENA

- Edukiontzi grisa ezartzea errefusa biltzeko.

- Tailerrak antolatu, hondakinen murrizketa eta berrerabilpena sustatzeko.

- Argiteria publikoaren hobenkutza eta eragimena indartzea.

- Sare publiko hidraulikoan inbertsioak egitea, uraren kudeaketa hobea lortzeko.

- Energia berriztagarriak aztertzea eta ezartzea.

 

HIRIGINTZA

- San Juan, San Ignazio, San Martin, Arantzazu eta San Jose auzoak osorik birgaitzeko jardunak.

- Oztopo arkitektonikoak ezabatzea Urtatzan, Itxaropen eta Juanastegin.

- Urtatzako goi-aldera eta Domingo Agirre ikastetxera arrapala mekaniko bidez edo igogailu bidez iristea.

- Laubideko zenbaki bakoitietako atarien inguru guztia berreurbanizatzea.

- Aizkorri kalea berritzea Txorroneatik futbol-zelairaino.

- Mirandaola, Telleriarte eta Brinkolako sarbideak hobetzea, eta batuko dituen bidegorri berria egitea.

- Udalare autobus-zerbitzuaren ordutegiak zabaltzea.

- Tren-geralekua tren-geltoki hihurtzea, aldiriko trenen maiztasuna zabaldu ahal izateko.

- Kale Nagusia oinezkoen eremu bihurtzea.

- Latxartegin luperko aparkalekua egitea.

 

ERAIKIN ETA INSTALAZIO PUBLIKOAK

- Estalkiak instalatzea Urtatza Zaharreko eta Bikuñako parkeetan.

- Parke bioosasungarriak Urtatzako iturriaren ondoan eta Elizako parkean.

- Urbeltz pilotalekua eta Domingo Agirre kantxa, haurrek gozatzeko espazio gisa erabiltzea.

- Hobekuntzak ikastetxeetan, haurtzaindegietan, lorategietan eta gizarte-zentroan.

 

ETXEBIZITZA

- Babepeko etxebizitzak San Ignazio eta Urtatza auzoetan.

- Merkatal-lokalak etxebizitzetan bihurtu.

- Azpikoetxe eremua berreurbanizatu babezpeko etxebizitzak eta etxebizitza libreak sustetzeko.

- Etxebizitzen aloikarua eta errehabilitazioa sustatu.

 

KIROLA

- Eskola-kirolari eta oinarri-kirolari laguntza.

- Osasunera, amatasunera eta hirugarren adinera bideratzen diren zerbitzuen zorroa gehitzea.

- Kirol-instalazioak hobetzeko eta egokitzeko inbertsioak: atletismo-zona, igerilekua eta gimnasioa handitzea.

 

KULTURA eta EUSKARA

- Legazpi "Donostia 2016"ko mikrosedean bihurtu tokiko kultura sustatzeko.

- Euskararen normalizazioan eta erabileran aurrera egitea.

- Musika Eskola behin betiko Agirre-Etxeberrira lekuz aldaltzea.

 

GAZTERIA

- Emanzipazio Plana eta alokairurako laguntzak 18 eta 35 urte arteko gazteentzat.

- Ikastetxeekin elkarlanean jardutea Udalean praktikak eta proiektuak egiteko.

 

TURISMOA

- Tokiko turismoa kanporantz sustatzea, jarduera ekonomikoa sortzearren.

- Brinkola-Telleriarte aterpea egokitzea, "landa-turismoa" sustatzeko.

PSE-EE LEGAZPI PSE-EE