Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

BERRIAK

2015 URT 22      UDAL HAUTESKUNDEAK

PSE-EEK HERRITARREN PARTE-HARTZE PROZESUA MARTXAN JARTZEN DU HAUTESKUNDE-EGITARAUA EGITEKO

Legazpiko alkatetzarako hautagai sozialistak, Óscar Valbuenak, abenduaren 19an herritarrek hauteskunde-egitaraua egiteko parte-hartze prozesua martxan jartzeko konpromisua hartu zuen. Herritarrek erabakien partaide izatea nahi dugu. Gure helburua, beraz, maiatzeko hauteskundeetan herriaren beharrak egitasmo politiko onenaren bidez asetzea da.

Iradokizunak, ideiak, kexak eta abar jasotzeko, PSE-EEk parte-hartze baliabide hauek jartzen ditu legazpiar guztion esku:

Telefono zenbakia: 630 36 68 72
Posta elektronikoa: pselegazpi@telefonica.net
Datorren astean etxe guztietara iritsiko den txartela bete, eta gutun-azal batean korreo arruntez honako helbidera bidali: PSE-EE (PSOE), Laubide 17-bajo, apartado de correos 85, 20230 Legazpi.

Sozialistak herritarren eskura gaude hitzorduak emateko, eta lasai asko entzuteko herritarren kezkak.

PSE-EE LEGAZPI PSE-EE