2013. urteko amaieran Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hiriarteko autobus-zerbitzuaren azterketa eta ebaluatzeko prozesua martxan jarri zuen.
Helburu nagusia proposatutako hainbat hobekuntza nola bideratu liratekeen aztertzea zen, bai teknikoek, bai herritarrek egindakoak, kontuan izanda 2015ean izango diren lizitazio berriak.
Legazpiri dagokionez, herritarrek honako proposamenak egin zituzten:
• Zumarraga-Zumaia zerbitzua hobetu
• Zumarragako eskualdeko ospitalarekiko konexioa hobetu
• Udanan geldialdi bat berreskuratu
• Bilborekiko lotura gehitu
• Eta abar
Hala ere, Legazpiko PSE-EEk jakin izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako pliegu tekniko berrietan jasotzen dela balitekeela Laubide eta San Inazio-ko geldialdien kentzea, Legazpi-Zumarraga hiriarteko zerbitzuan.
Horregatik guztiagatik, PSE-EE Udal Taldeak honako galderak egin nahi dizkio alkateari:
• Laubide eta San Inazio geldialdiek biztanle kopuru handi bati ematen diote zerbitzua. Geldialdi hauek kenduko al dira?
• Zergatik hartu da erabaki hau?
• Erabaki hau ezeztagarria al da?
• Geldialdi hauek kentzeko asmorik ez baldin badago, zergatik pleguetatik kanpo geratu dira?
• Legazpi-Zumarragako linearen beste geldialdiak (Bellota-Rotonda-koa adibidez) mantenduko dira zerbitzuan? Pleguetan sartu al dira?
• Noiz egingo da Urola Garaia-Goierri autobus-zerbitzu berriaren lizitazioa? Noiz dago emate berria aurrez ikusita?
• Gai honi buruz PSE-EE Udal-Taldeak abenduaren osoko bilkuran galdetu zuen. Zer kudeaketa egin du Udal Gobernuak horren gainean?