1290: Legazpi lehen aldiz aipatzen da agiri zaharretan / Se menciona por primera vez a Legazpi en documentos históricos.
1338: Legazpiri burdinola-foruak eman zitzaizkion / Se concede a Legazpia el fuero de ferrerías.
1384: Legazpi Segurari lotu zitzaion / Legazpi se anexiona a Segura.
1412: Hitzarmena sinatu zen olarien eta baserritarren artean / Firma de un pacto entre ferrones y caseros.
1430: Legazpiko udalerria lehen aldiz mugarritu zen / Se amojona por primera vez el municipio de Legazpi.
1480: Eliza nagusian kanpai handia jarri zen / Se coloca la campana grande de la iglesia.
1483: Olabasoen eta herri-lurren arteko mugak ezarri ziren / Se establecen los límites entre lo “olabasos” y los terrenos concejiles.
1506: Armen Alardeak Legazpin bertan egiteko baimena lortu zen / Segura autoriza a Legazpi a celebrar sus propios alardes de armas.
1509: Segurako elizak eta Lazkaoko jaunak elizaren gaineko eskubideak bereganatu zituzten / La recaudación eclesial legazpiarra se la llevan la iglesia de Segura y el señor de Lazkao.
1527: Olarien eta baserritarren arteko azken liskarra piztu zen / Último conflicto entre ferrones y caseros legazpiarras.
1533: Herriko lehen ordenantzak onartu ziren / Se aprueban las primeras ordenanzas municipales.
1538: Istiluak sortu ziren Biozkornako bidea zela eta / Conflicto por el uso de la ruta de Biozkorna.
1580: Mirandaolan “miraria” gertatu zen / Tiene lugar el “milagro” de Mirandaola.
1593: Uholde handi batek ia zubi guztiak suntsitu zituen / Una gran avenida de aguas destruye casi todos los puentes.
1599: Izurriak Legazpiko bizilagunak kolpatu zituen / La peste asola a los habitantes de Legazpi.
1608: Legazpi Seguratik askatu zen / Legazpi se desanexiona de Segura.
1609: 146 familiek ordaindu zituzten udal zergak / 146 familias pagan la contribución al ayuntamiento.
1626: Kontsejuetxe zaharra eraiki zen / Se construye la primitiva casa consistorial.
1633: Iruñeko gotzainak Mirandaolako gertakaria miraritzat jo zuen / El Obispo de Iruñea declara como milagroso el suceso de Mirandaola.
1638: Arabaolatzako burdinola erre eta gero, bost burdinola geratu ziren / Quedan cinco ferrerías después del incendio de la de Arabaolatza.
1652: Domingo Agirre misiolaria jaio zen / Nace el misionero Domingo de Agirre.
1700: Eliza nagusiko lehen harria jarri zen / Se coloca la primera piedra de la parroquia.
1704: Bikuña Almiranteak Portugalgo itsasoan borrokatu zuen / El Almirante Bikuña combate en el mar de Portugal.
1705: Ordenantza berriak indarrean jarri ziren / Entran en vigor las nuevas ordenanzas municipales.
1720: Eliza nagusiaren kanpoko aldea amaitu zen / Termina la obra exterior de la nueva parroquia.
1721: Madrilgo gorteko infantek Legazpin egin zuten lo / Las infantas de la corte de Madrid pernoctan en Legazpi.
1730: Gaur egungo udaletxea eraikitzen hasi ziren / Se inicia la construcción de la actual casa consistorial.
1750: Legazpiko hirugarren taberna Kontseju berrian jarri zen / Se abre una tercera taberna en el nuevo ayuntamiento.
1761: Alkateak karguaren zina San Migel ermitan egin zuen azken aldiz / El alcalde jura por última vez el cargo en la ermita de San Miguel.
1781: Bederatzi errota zeuden Legazpin / Legazpi cuenta con nueve molinos harineros.
1794: Deskargako gainean lau gazte legazpiar fusilatu zituzten / Cuatro jóvenes legazpiarras mueren fusilados en el alto de Deskarga.
1805: Azpikoetxeko papertegia lehen aldiz aipatzen da agirietan / Primeras noticias de la papelera de Azpikoetxe.
1807: Legazpiko eliza Seguratik eta Lazkaotik aske geratu zen / La iglesia de Legazpi recupera su independencia de Segura y Lazkao.
1810: Kontsejuak herri-lur gehienak saldu behar izan zituen / El Concejo vende la mayoría de los terrenos públicos.
1824: Telleriarteko San Joan ermita eraiki zen / Se construye la ermita San Juan de Telleriarte.
1832: 212 etxebizitza zeuden Legazpin. 170etan maizterrak bizi ziren / Se contabilizan 212 viviendas en Legazpi. 170 están alquiladas.
1848: Atagoitiko errepidea egin zen / Construcción de la carretera de Atagoiti.
1852: Legazpik Oltzako ur-larreen gaineko eskubidea eskuratu zuen / Se concede a Legazpi el derecho a vuelo de Oltza.
1863: Legazpi eta Urretxu arteko errepidea egin zen / Se realiza la carretera entre Legazpi y Urretxu.
1864: Beasain-Altsasu trenbide zatia inauguratu zen / Se inaugura el tramo de ferrocarril Beasain-Altsasu.
1874: Candelario Iturbek kartutxo lantegia eraiki zuen Elbarrenan / Candelario Iturbe construye una fábrica de cartuchos en Elbarrena.
1886: Brinkolako San Agustin ermita eraiki zen / Se construye la ermita de San Agustín en Brinkola.
1888: Bengola burdinola itxi egin zen, Gipuzkoako azkena / Se cierra la ferrería de Bengola, la última de Gipuzkoa.
1889: Udanako lehen labea eraiki zen / Se construye el primer horno de Udana.
1908: Segura, Echeverria y Cía. lantegia sortu zen, etorkizunean PESA / Se funda la empresa Segura, Echeverría y Cía, futura PESA.
1909: Brinkolan tren-geltokia egin zen / Se construye la estación de tren en Brinkola.
1915: Etxetorre egin zen, langileen lehen etxea / Se contruye Etxetorre, la primera casa de la clase trabajadora.
1921: Gerhard Bähr euskaltzain urgazle izendatu zuten / Se nombra miembro correspondiente de Euskaltzaindia a Gerhard Bähr.
1927: Kontsejuetxe zaharra eta Ospital zaharra eraitsi ziren / Se derriban la casa concecil vieja y el hospital viejo.
1930: Laminazio bidean aitzurren fabrikazioa hasi zen / Comienza la fabricación de azadas en el camino de la Laminación.
1931: Patriziok bere lehenengo altzairutegi eta laminazioa martxan jarri zituen / Patricio inaugura la primera acería y laminación.
1932: Kale berria ireki zen, gaur egungo Kale Nagusia / Apertura de la calle nueva, actual Kale Nagusia.
1933: Lehen korporazio demokratikoaren agintea hasi zen / Comienza el mandato de la primera corporación democrática.
1936: Aizkorrondoko Tubobidea egiten hasi ziren / Comienza la construcción del Tubobide de la ladera del Aizkorri.
1936: Gerrak iraun zuen denboran 57 legazpiar hil ziren / Mueren 57 legazpiarras durante la guerra.
1942: Buen Pastor ikastetxea egin zen / Apertura Colegio Buen Pastor.
1945: Ilintxa Kirol Elkartea sortu zen / Nace la Sociedad Recreativa Ilintxa.
1950: Golde diskoen ekoizpena hasi zen / Comienza la producción de los discos de arados.
1952: Mirandaola burdinola berreraiki zen / Reconstrucción de la ferrería de Mirandaola.
1957: Olaetxe, Bengolea eta Takolokoa eraitsi ziren / Se derriban Olaetxe, Bengolea y Takolokoa.
1964: Herriko bertsolarien lehen txapelketa egin zen / Se celebra el primer campeonato local de bertsolaris.
1967: Kimu Berri ikastola sortu zen / Primeros pasos de la ikastola Kimu Berri.
1974: Legazpi 10.000 biztanle izatera iritsi zen / Legazpi alcanza los 10.000 habitantes.
1979: Bigarren korporazio demokratikoa aukeratu zen / Segunda corporación popular tras la dictadura franquista.
1981: Barrendiolako urtegia egin zen / Se inaugura el embalse de Barrendiola.
1992: PESA hiru enpresetan banatu zen / PESA se desmenbra en otras empresas
2009: Altzairutegia itxi zen / Cierre de la Acería.